Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Ekonomiaren termometroa

2024 abuztua

EAEko ekonomiaren termometroa 95,9an kokatu zen abuztuan, eta azken hilabeteetako goranzko joerarekin amaitu zen, baina hazkunde sendoko eremutik gertu eta urte hasierako erregistroen gainetik mantendu zen. Europako industriaren koiunturak ez du hobera egiten eta ez du euskal industriaren dinamismo handiagorik ahalbidetzen; eraikuntzak eta zerbitzuek, aldiz, jarduera maila biziagoa dute, kontsumoak bezala, eskariaren aldetik, nahiz eta zerbitzuen kasuan hazkundea leundu egin den enplegu zifren moteltzearekin.

Termometroaren bilakaera:

Oharra: EAEko ekonomiaren termometroaren egiteko hileko bakoitzaren lehen egunetan eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen da.